Carlos Arriazuren piano kontzertua Arizkunenean

Ttipi-Ttapa 2021eko apirilaren 8a

Apirilaren 11n, igandean, emanen du piano joleak kontzertua Elizondoko Arizkunenea kultur etxean 19:00etan.

Konpositoreak amari eskainitako kontzertua izanen da, emozio-karga handikoa. Bertan, Carlos Arriazuk Baztan bailarako mitologian eta naturan inspiratutako kontzertua emanen du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun