Alokairu gehiago eskatu dituzte Baztanen

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 6a, 10:00

Alokairu gehiago eskatuz protesta egin zuten hainbat lagunek joan den ortziralean Elizondoko karriketan barna, Baztanen Bizi Nahi Dugu plataformak deituta. Mozorroak soinean, bertzeak bertze, «Alokairu duina» eta «Turista izan behar da Baztanen bizitzeko?» mezuak luzatu zituzten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun