Irekita dago BKZ segurtasun sistema berriekin

Ttipi-Ttapa 2021ko mar. 31a, 12:00

Baztan Abentura Park eta Bertiz Abentura Park zabalik daude berriz ere martxoaren 19az geroztik.

Baztango parkeak lau urtetik goitiko haurrentzako jarduerak eskaintzen ditu, bertzeak bertze, tirolinak, eskalada eta pendulua. Gainera, bezeroen segurtasuna bermatzeko, geldiarazteko sistema berri bat jarri dute tirolinetan. Bertizeko parkea ere lau urtetik goitikoendako prest dago,zuhaitzez zuhaitz, tirolinetan edo 60 jokoetan ibiltzeko. Erreserba egin behar da aitzinetik jarduerez gozatu ahal izateko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun