Azpilkuetan Larroko suteak 52 hektarea erre zituen, batez ere larrea, oteak eta sasiak

Ttipi-Ttapa 2021ko mar. 30a, 08:01

Sutearen lehen abisua igande arratsaldeko zortziak baino lehen hartu zuten suhiltzaileek eta Oronozko eta Cordovillako suhiltzaileez gain, mendizainak ere sei orduz aritu behar izan zuten sua itzaltzen. 01:35ak aldera lortu zuten sua menderatzea. Hala ere, atzo goizeko seiak pasatuta, sua berriz indartzen hasia zela abisatu zieten eta suhiltzaileek berriz joan behar izan zuten inguruak bustitzera. Atzo egin zituzten kalkuluen arabera, suteak 52 hektarea erre ditu, batez ere larrea, oteak eta sasiak.

Larro mendi inguruetako ortoargazkia

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun