'Soiltasunaren indar eraldatzaileaz' mintzatu da Riechmann Iruritan

Ttipi-Ttapa 2021ko mar. 29a, 19:00

Jorge Riechmann filosofo espainiarrak hitzaldia eman zuen Baztanen larunbatean, martxoaren 27an. Elizondoko Arizkunenean izan behar zen hasiera batean, baina edukiera ttikiegi geratu zenez, Iruritako Gizarte bilgunera mugitu zuten solasaldia.

Energia Onak eta Hazitik Hoziek antolatu zuten Baztango Udalarekin batera mintzaldia. Bertan, Riechmannek bizitzen ari garen klima larrialdi eta krisi ekosozial honetan beharrezkoak diren balioei buruz solastatu zuen. Solasbidearen ardatzak nahikotasuna, oparotasuna, joritasuna eta eskasia izan ziren. Horren gainean, zuzena eta bidezkoa izanen den bizitza nola eraiki daitekeen gogoetatu zuen lurra xehatu gabe, gainerako lurraldeak eta gorputzak arpilatu gabe, eta geroa irentsi gabe. Sistema kapitalistaren gero eta gehiago eduki nahi izatearen logika kulturalarekin, mundua konponbide zaileko alderdi aunitz dituen krisia bizitzen ari dela baieztatu zuen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun