Pello Iriarte da Iruritako alkate berria

Ttipi-Ttapa 2021ko mar. 27a, 14:30
Ezkerretik eskuinera Joseba Otondo Baztango alkatea eta Pello Iriarte Iruritako alkatea.

Pello Iriarte Zelaieta da Iruritako alkate berria. Gaur goizean egin dute batzarrea Iruritako Gizarte Bilgunean eta hautagai bakarra zenez, batzarrak ez du luze jo. Joseba Otondok, Baztango alkateak, egin ditu aurkezpen lanak Pello Iriartek hitza hartu baino lehen. Batzarrean 17 lagun elkartu dira eta denek ontzat eman dute Pello Iriarte izatea Iruritako alkate hurrengo bi urteotan.

Baztango ordenantzen arabera, bi urtetik behin Baztango 15 herrietako alkateak eta kargodunak hautatu behar izaten dira. Horretarako, abenduko hirugarren igandean batzarrak egiten dituzte herri guztietan. Igande horretan, 15 herrietatik 11tan hautatu zituzten alkateak baina Amaiur, Arizkun, Elizondo eta Irurita gelditu ziren alkate berriak hautatu gabe. Orain, Iruritako alkatea hautatu ondotik, kargu-berritze prozesua akitutzat ematen ahal da.

Hauek dira Baztango herrietako 15 alkateak:

Herria ALKATEAK
ALMANDOZ Pello SARRATEA
AMAIUR Ixabel ALEMAN
ANIZ Kristina FERNANDEZ
ARIZKUN Imanol ETXEBERRIA
ARRAIOZ Joxelu RETEGI
AZPILKUETA Aitor ITURRALDE
BERROETA Carlos GARAIKOETXEA
ELBETE Imanol JUANIKOTENA
ELIZONDO Aitor BAZTERRIKA
ERRATZU Kaiet ITOIZ
GARTZAIN Fernando ARRAZTOA
IRURITA Pello IRIARTE
LEKAROZ Ernesto PRAT
ORONOZ-MUGAIRI Jorge OTEIZA
ZIGA Joxean ETXEBERRIA

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun