Trafikoa erregulatu eta seinaleak egokitu
Hasteko, trafikoa erregulatzeko hiru kontratazio eginen dituzte eta, horren ondorioz, turisten autoak arrazoirik gabe herrian ez dira sartzen ahalko. Modu berean, Gorostapolo eta Iñarbilera ere turisten autoak ez dira joaten ahalko; autoak herriko sarreran dagoen Ubidea etorbidean utziko beharko dituzte. Horrez gain, egun horietarako errepideetako zutikako seinaleak egokituko dira eta prestatuko dira, pentsatutako neurri horiek bete ahal izateko. Kontratatutako langileak goiz eta arratsaldez arituko dira, ortzegunetik hasita eta Foruzaingoaren babesa izanen dute.
Udarako erreserba-plataforma eta azpiegitura berriak
Betiere, Aste Santuko neurri hauek behi-behinekoak dira, udarako erreserba-plataforma eta azpiegitura berriak eginak eduki nahi baitira.
Aste Santuko ordutegiak
Aste Santuko egunetan Elizondoko turismo bulegoa 09:30etik 19:00etarat irekirik egonen da, egunero. Eta Amaiurko informazio gunea 11:00etatik 13:30erat eta 16:00etatik 18:30erat.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!