Korrikaren aldeko ekimena Elizondon igandean

Ttipi-Ttapa 2021ko mar. 26a, 09:00

Aurten Korrikarik izan ez denez, Bultza Euskaltegiak Bultza Euskara ekimena antolatu du. Baztanen, igandean Elizondoko plazan eginen dute 12:00etan.

Martxoaren 28an akituko litzateke Korrika, eduki izan bagenu. Hau ospatzeko, Euskal Herriko hainbat herritan Bultza Euskara ekimena martxan paratu dute. Baztango Euskaltegiak Elizondoko plazan antolatu du ekimena igande honetarako. Eguerdian hasita, AEKren mezua irakurriko dute lehenbiz, gero, Euskal Herrian Euskaraz abestia kantatzera gonbidatuko dituzte bertaratutako guztiak, eta akitzeko Bultza euskaltegiak bertso-rapa eginen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun