Jorge Riechmannen liburu aurkezpena eta hitzaldia Elizondotik Iruritara aldatu dute

Ttipi-Ttapa 2021ko mar. 25a, 07:43
Arizkunenea kultur etxean izanen da Riechmannen hitzaldia 18:30ean.

Covid-19agatik 50 lagunera mugatua du Arizkuneneak edukiera eta kopuru hori betea zenez, 21 lagun gehiago har ditzakeen Iruritako Gizarte Bilgunera aldatu dute ekitaldia

Joan den azaroan Jorge Riechmannek urteroko Landa Begiradak jardunaldien barnean eman behar zuen solasaldia koronabirusagatik bertan behera gelditu zen. Mintzaldi hori bera martxoaren 27an, heldu den larunbatean, izanen da. Hasieran Elizondoko Arizkunenea kultur etxean iragarria bazegoen ere, gaur egungo bertako edukiera (50 lagun) eskariekin betea zegoenez, Iruritako Damaso Zabalza Gizarte Bilgunera aldatu dute, hemen 71 lagun sartzen baitura. 18:30ean hasiko da.

Klima larrialdia eta krisi ekosoziala solasgai
Filosofoa, matematikaria, saiogilea eta itzultzailea, ekologista eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Moralaren Filosofiako irakaslea den Riechmannek bere azken liburua, Otro fin del mundo es posible, aurkeztuko du. Hortik tiraka, klima larrialdi eta krisi ekosozial aldirako balioak izanen ditu solasgai. Covid-19agatik edukiera mugatua izanen da eta sarrerako erreserba aitzinetik egin beharko da kultur etxean bertan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun