Kontzertua emanen du Iruñeko Orfeoiak Elizondon larunbatean

Ttipi-Ttapa 2021ko mar. 25a, 08:00

Elizondoko elizan emanen du kontzertua Iruñeko Orfeoiak martxoaren 27an, 19:00etan. Raúl del Torok lagunduko ditu organoarekin.

Bi zatitan banatuko da kontzertua. Lehenengoan Lorenzo Ondarra (1931-2012) konpositore nafarraren Tripticum lana aurkeztuko dute (koro eta orkestrarako bertsioa). Bigarren zatian erromantizismoko autore alemaniar garrantzitsuenen lanak aurkeztuko dituzte; Mendelssohn, Bruckner eta Brahms. Bien artean, Raúl del Torok Aita Donostiaren (1886-1956) abesti bat joko du organoarekin, Baztanekin harreman estua baitzeukan egile honek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun