Baztango XXXIX. Pilota txapelketako finalak igandean jokatuko dituzte Almandozen eta Iruritan

Ttipi-Ttapa 2021ko mar. 25a, 17:00
Urrian 103 bikote hasi baziren ere, otsailetik honat Nafarroako pilotariek bakarrik jokatu dute, kanporaketa moduan.

200 bat bikote hasi ziren joan den urteko urrian txapelketan eta lau hilabeteko geldialdiaren ondotik, pilotari nafarrekin bakarrik berrekin zioten otsailean, hau da, 103 bikoterekin

Baztango Txaruta pilota elkarteak antolatutako eskuz binakako 39. Pilota txapelketaren finalak martxoaren 28an jokatuko dituzte Iruritako eta Almandozko pilotalekuetan. Txapelketa berezia izan da aurtengoa, joan den urteko urriaren 10etik 12rako asteburuan abiatu baitzen Euskal Herri osoko 200 bat bikoterekin. Baina jardunaldi hura bakarrik jokatu ahal izan zuten. Egoera aldatzeko zain egon da Txaruta elkartea eta azkenean, berriz ere txapelketari ekin zioten otsailaren 20an, pilotari nafarrekin bakarrik eta kanporaketa eran.

Finalak martxoaren 28an Almandozen eta Iruritan

Igandean 10:00etan Almandozko pilotalekuan

Umeak B

Izei Irazoki eta Xabat Mikelperizena (Bortziriak) – Amets Madariaga eta Beñat Goñi (Bortziriak)

Kimuak B

Alain Garcia eta Enaitz Isasi (Ultzama) – Elur Olasso eta Iker Beroiz (Atarrabia)

Haurrak B

Oier Goñi eta Aimar Gomez (Zizur) – Unai Esain eta Eneko Santesteban (Esteribar)

Kadeteak B

Iker Sagardia (Almandoz) eta Ugaitz Apeztegia (Elizondo) – Jon Nazabal (Barañain) eta Julen Sotil (Larraun)

 

Igandean 09:30ean Iruritako pilotalekuan

Umeak A

Oinatz Mariezkurrena eta Ander etxegarai (Arantza) – Urko Telletxea (Igantzi) eta Jon Madariaga (Lesaka)

Kimuak A

Abraham Antimasberes eta Julen Bengoetxea (Barañain) – Aitor Balda (Larraun) eta Zuhaitz Barbarin (Ultzama)

Haurrak A

Oier Prim (Ziga) eta Arkaitz Goienetxe (Amaiur) – Oier Zabaleta eta Oinatz Etxeberria (Lodosa)

Kadeteak A

Egoitz Elizegi (Goizueta) eta Eki Mateorena (Leitza) – Aimar Goldarazena (Larraun) eta Israel Antimasberes (Barañain)

Gazteak

Iker Ibarra eta Sohe Lazkoz (Oberena) – Beñat Etxebere (Amaiur) eta Unax Apeztegia (Elizondo)

 

Sari banaketa berezia

Sari banaketa ere berezia izanen dela iragarri du Txarutak: «Jende aunitz ez elkartzeko asmoarekin, partidu bakoitza akitzen denean lau pilotariek beraien sariak hartuko dituzte eta pilotalekutik atera beharko dute. Horrela partidu guztietan».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun