Bultza euskaltegiak! Bultza euskara!

Xorroxin irratia 2021ko mar. 24a, 09:06

Joan den udazkenean iragarri bezala, bizitzen ari garen egoeragatik, heldu den urterarte gibelatu da Korrika. Hutsune honen aitzinean, Bultza euskaltegiak! Bultza Euskara! dinamika abian da eta martxoaren 28an ekitaldi xumeak eginen dira Euskal Herriko hainbat herrietan. Tartean, Baztanen, Elizondoko plazan eguerdian izanen da. Horretaz gainera, diru bilketa kanpaina ere martxan dago. Estebe Apezetxe Suinki euskaltegiko irakaslearekin solastatu gara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun