Iruritako alkate izateko hautagai bakarra aurkeztu da aurten. Hautagaiaren berri emanen dute batzarrean eta bertaratutako herritar gehienen berrespena bilatzen dute. Bertzalde, juratua izateko interesa daukan bertze norbait aurkeztuko balitz, bere hautagaitzaren berri emanen da eta bozketa atzeratu eginen da. Honez gain, edukiera dela eta beharrezkoa balitz, batzarra frontoian eginen litzatekeela ohartarazi dute.