'Sustraiak bota' solasaldia antolatu dute asteartean Elizondon

Ttipi-Ttapa 2021ko mar. 19a, 14:00
Lolita Chávez bizitza, lurra eta lurraldearen defendatzailea. Argazkia: Mugarik Gabe Nafarroa.

Martxoaren 23an, 18:30ean Elizondoko Arizkunenean ariko da Lolita Chavez Kíche Herrien Kontseiluko kidea.

Mugarik Gabe Nafarroak «sareak ehuntzen, eta eztabaidak zein esperientziak partekatzen» segitzeko egitasmoaren hirugarren edizioa antolatu du aurten, Sustraiak Bota, pueblos por la Soberanía Alimentaria izenburupean. Antolatutako ekimenetan, «aurten bizi dugun krisi multisistemikoan murgildu» nahi dute eta «elikadura burujabetza, agroekologia zein ekofeminismoetatik tokiko alternatiba kolektiboak eraikiz» egoera honi «nola aurre egin» ikertu nahi dute.

Lolita Chávez

Lolita Chávez Ixcaquic (Guatemala, 1972) giza eskubideen defendatzailea, aktibista eta maya K’iche Herriaren buruzagia da. Urteak daramatza borrokan natura baliabideak ustiatzen dituzten multinazionalen eta sistema neoliberal, kolonialista eta patriarkalaren kontra, baliabide naturalen, emakumeen zein herrien eta bizitzaren eskubideak babestearen alde. Hau dela eta, munduan erreferente bihurtu da eta sari anitz jaso ditu.

Giza eskubideen defendatzailea izateagatik eta adierazpen-askatasuna, justizia eta duintasuna lortzeko bere borrokarengatik, mehatxuak eta hilketa saiakerak jasan ditu, horregatik bere eginkizuna eta militantzia erbestetik segitzen ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun