'Erdiz bizirik!' plataformak herriz herri batzar informatiboak eginen ditu Baztanen

Ttipi-Ttapa 2021ko mar. 17a, 14:00
Aitzineko astean Arraiozen eta Gartzainen egin ziren batzarrak.

Erdizeko meategiaren proiektuaren gibelean zer dagoen jakin nahi duzu? goiburupean ele bitan batzar informatiboak antolatu ditu Baztanen

Erdiz bizirik! plataformak «Lurraren osasuna, gure etorkizuna» goiburuarekin herriz herri batzar informatiboak eskainiko ditu Baztanen. Aste honetan honako herrietan eginen dituzte batzarrak:

  • Martxoaren 16an, 19:00etan Berroetan.
  • Martxoaren 17an, 19:00etan Lekarozen.
  • Martxoaren 18an, 19:00etan Elizondon eta Almandozen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun