Paz de Ziganda abesbatzaren sorrera
Paz de Ziganda helduen abesbatza 2010ean izen bereko Ikastolako zenbait gurasoren ekimenez sortu zen. Hasieratik, Mari Paz Arizkun izan da zuzendaria. Lehenbiziko kontzertua, 2010eko ekainean eman zuten Ikastolak antolatu zuen Nafarroa Oinezen aitzineko egitarauaren barruan. Abesbatzak beti egin du Elkartasunaren aldeko apustua eta hainbat ekimen solidariotan parte hartu du. 2015eko abenduan, Santo Domingo de la Calzadako Eguberrietako Kanten lehiaketako lehenbiziko saria lortu zuen eta, 2016ko apirilean, Atarrabiako III. Kantu Festa irabazi zuen. Abesbatza 50 kidek osatzen dute, gehienak, ikastetxeko guraso eta irakasleak.