Erdizeko harrobiaren proiektuaren inguruko bilera informatiboak eginen dituzte Baztanen

Ttipi-Ttapa 2021ko mar. 12a, 11:30

Erdiz Bizirik elkarretaratzea 2019ko Baztandarren Biltzarra bezperan. Juan Mari Ondikol

Erdiz Bizirik! plataformak Erdizeko harrobiaren proiektuaren inguruko hitzaldiak eskainiko ditu Baztango hainbat herritan lurraren osasune, gure etorkizune goiburupean.

Bilera informatiboen eguna eta herria:

  • Martxoaren 12an, 19:30ean Arraoizko batzartegian.
  • Martxoaren 12an, 20:00etan Gartzaingo batzargelan.
  • Martxoaren 18an, 19:00etan Elizondoko Arizkunenean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun