Bizitzen ari garen egoeragatik, hilabete batzuetako etenaldiaren ondotik, otsaila hasieran berhartu zuten Bailableak ekimena.
Harrera izugarria izan zuen, txalo zaparra artean hartu zuten dantzari eta zaleek.
Baztango Dantzariek eta Elizondoko gaitariek antolaturiko Bailableekin hurrengo hitzordua, igande honetan izanen da Elizondon. Eguraldi ona eginez gero, plazan eta hala ez baldin bada, Iriarte frontoian.
Tomas Laborra musikari eta dantzariarekin, mintzatu gara.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.