Gonbidapenak egunean bertan eskuragarri
Kontzertua 19:ooetan hasiko da eta, edukiera kontrolatu ahal izateko, kontzertuarekin gozatu nahi duten entzuleek aitzinetik gonbidapenak hartu beharko dituzte. Jakinarazi dutenez, gonbidapenak 18:30etik goiti eskuragarri egonen dira eta pertsona bakoitzak gehienez ere bi lagunendako sarrera eskuratu ahal izanen ditu.
The Drunken Barrels
The Drunken Barrels Iñigo Beltzunegi, Kepa Lazaro, Endika Beltran, Xabier Durruty, Iban Durrufena, Mikel Fagoaga eta Izargi Zumarraga baztandarrek osatzen duten taldea da eta irlandar musika egiten dute, bertsioak.