Artisau azokak asteburu honetan Elizondon eta Erratzun

Ttipi-Ttapa 2021ko mar. 17a, 07:00

Udaberriarekin batera, Argitsu artisauen elkarteko kideak plazetara bueltatzeko gogotsu daude. Martxoaren 19an, ortzegunean, Elizondon bilduko dira eta martxoaren 21ean, igandean, Erratzun.

Bertaratzen direnek artisauen produktuak ikusi eta erosteko aukera izanen dute. Osagarriak, ukenduak, xaboiak, likoreak, egurrezko tresnak eta apaingarriak, poltsak, buruko zapiak... 10:00etatik 14:00etara eskuratu ahal izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun