Arizkun Rock ekainaren 19an izanen dela iragartzeko bideoa egin dute

Ttipi-Ttapa 2021ko mar. 5a, 15:00

Aurten ekainaren 19an dute hitzordua eta hori iragarriz bideoa egin dute. Laster informazio gehiago jakinaraziko dutela ere adierazi dute

«Gogoz eta ilusioz beterik gaude, indarrarekin» horrela iragarri dute aurtengo Arizkun Rock edizioa ekainaren 19an izanen dela. Antolatzaileen hitzetan, jaialdia «ez da ohiko moduan eginen, bertze mota bateko jaialdia izanen da». Hala ere, «goxotasunez eta mimoz prestatutako edizio bat» izanen dela ziurtatu dute.

Azkenik, Arizkun Rockeko antolatzaileek bideoa aitzinerat ateratzen lagundu duten guztiak eskertu nahi izan dituzte, eta «bereziki Jon, Ines, Asier eta Jon Maiari». 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun