Ez-ohiko batzarra deitu du Baztango Ehiza eta Arrantza Elkarteak larunbatean Elizondon

Ttipi-Ttapa 2021ko mar. 9a, 08:00
Ezkozkolepo eta Itzulegi mendi inguruan, Baztango Heriotzik gabeko I. Erbi Txakur Lehiaketa.

Baztango Ehiza eta Arrantza Elkarteak ez-ohiko batzarra deitu du martxoaren 13an, larunbatean Elizondoko Arizkunenean. Batzarraren lehenbiziko deialdia 18:00etan izanen da eta bigarrena 18:30ean.

Ez-ohiko batzarrari joan den urteko aktaren irakurketarekin, eta egoki bada, onartzearekin emanen diote hasiera. Ondotik, Ana Altzuri Lasartek kudeatzaile karguari uko eginen dio. Hirugarren, lehendakari hautagaien aurkezpena eginen da, eta lehendakaririk hautatzen ez bada, Batzorde Kudeatzaile berria aurkeztuko da. Laugarren, granjan egin beharreko hobekuntzak izanen dituzte hizpide. Azkenik, eskari-galderen txandarekin akituko dute batzarra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun