Baztandarra Txirrindulari Taldeko gaztetxoak denboraldi berrirako prest

Ttipi-Ttapa 2021ko mar. 4a, 12:00

Joan den larunbatean Elizondon egin zuten txirrindurari taldeko kadete eta jubenilen aurkezpena.

Joan den larunbatean aurkeztu zituzten Elizondon kadete eta jubenil mailako taldeak eta igandean eginen dute debuta Kaparroson

Baztandarra Txirrindula Taldeak gaztetxoen aurkezpena egin zuen larunbatean Elizondon. Aurkezpenean, luxuzko laguntzaileak izan zituzten, profesional mailan ari den Qhubeka taldeko Sergio Luis Henao eta profesionalak izandako David Latasa, gaur egun Lizarte Ermitagaña taldeko jubenilen entrenatzailea, Juanjo Oroz, Kern Pharmako zuzendaria eta Xabier Zandio, Ineos Grenadierseko zuzendaria.

Markel Agesta, Unax Eraso, Aritz Bikondo, Beñat Zamora eta Eneit Bertiz kadete mailan, Jon Irazoki eta Ivan Villoria zuzendari dituztela, eta Gaizka Viela, Hodei Aleman, Martin Etxabe eta Iraitz Iturralde jubenilek, Iñaki Villoriaren zuzendaritzapean, gogotsu ekin diote denboraldi berriari.

Igande honetan Kaparroson debuta

Igande honetan, Kaparroson jokatuko den Rural Kutxa BTT Kopako lehen proban parte hartuko dute. Izan ere, gehienek mendi bizikletan lehiatuko dute, nahiz eta kadete mailako bakarren bat errepidean ere aterako den.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun