Suhiltzaileek larre-erretze kontrolatuak egin dituzte aste honetan Baztanen

Ttipi-Ttapa 2021ko ots. 27a, 09:30

Baztango udalaren bitartez, baserritarrak, mendizainak eta suhiltzaileak elkarlanean oteak eta sasiak erretzen aritu dira aste honetan Baztanen. Programatutako erretze-lan hauei esker, lana baimen segurtasun eta erraztasun guztiekin egiteaz gain, etorkizunean inguru horretan gertatzen ahal diren kontrolik eta baimenik gabeko suteak zabaltzeko arriskua kendu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun