Hilabetero zerbait antolatzeko asmoa
Datozen hilabeteetarako ere zenbait ekitaldi antolatu ditu (H)ilbeltzak. Martxoan, Hasier Etxeberria zenaren liburuak hartuko dituzte hizpide, klasikoetatik pixkat aldendu direla onartu du antolatzaileak.
Apirilaren 23an, itzulitako liburu bat izanen da protagonista: 'Erabili goldea hilen hezurren gainetik'. Amaia Apalauza iruindarra izan da lan honen itzultzailea, eta berak eskainiko du hitzaldia.
Maiatzean eta ekainean 'itzuli beltza' eginen dute, igandetan egin ohi zena. Oraindik ez dute guztiz lotuta ekintza hau, baina bi asteburutan eginen dute. Herriz herri, istorio eta kontakizunen bat kontatzea da asmoa. Irailera begira, mahainguru bat antolatzea pentsadu dute.