Baztanen Erbereko mendi komisionatuaren hautaketa prozesua abian da

Ttipi-Ttapa 2021ko ots. 28a, 09:00
Hautagai izateko ezinbertzeko baldintza izanen da kuarteleko bizilaguna izatea.

Erbereko kuarteleko mendi komisionatuaren kargua hutsik dago eta hau betetzeko bere burua aurkeztu du Aritz Alunda Painek.

Hala ere, kargua oraindik hautatzeko dago. Hortaz, interesdun guztiei jakinarazi zaie epe bat ireki dela Erbereko kuarteleko bizilagun batek mendi-komisionatu kargurako bere burua aurkeztu nahi badu. Interesdunak bere herriko alkateari hautagaitza idatziz jakinarazi beharko dio martxoaren 4a baino lehen.

Martxoaren 5ean Erbereko herri bakoitzeko alkateek Baztango Udalari jakinaraziko diote hautagaien zerrenda edo, hautagairik ez dagoela.

Martxoaren 8an Baztango Udalak bando baten bidez plazaratuko du hautagaien zerrenda. Batzarre bakoitzak hautaketan boto bat izanen du. Berdinketa gertatuz gero, bertaratutakoen artean boto gehien lortzen duen pertsona hautatuko da.

Bozketa martxoaren 15a baino lehen eginen da eta herri bakoitzeko alkateak ahalik eta agudoen jakinarazi beharko dio Baztango Udalari batzarreko aktaren kopia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun