Elektrodo estalia eta TIG bidezko soldadura ikastaroa eskainiko dute Elizondoko Lanbide Eskolan

Ttipi-Ttapa 2021ko ots. 25a, 19:00
Ikastaroa Elizondoko Lanbide Eskolan arratsaldez izanen da.

Ikastaroan parte hartzeko Doneztebeko Enplegu Bulegoan izena eman behar da.

Elizondoko Lanbide Eskolan Elektrodo estalia eta TIG bidezko soldadura ikastaroa emanen dute. Ikastaroa presentziala izanen da eta izen-emateko DBH edo baliokidea izatea ezinbertzekoa izanen da. Martxoaren 1ean hasi eta, uztailean bukatzea aurreikusten da.

Izen-emateko eta informazio gehiago 948 45 03 09 telefonoan eskura daiteke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun