Baztango udalaren bitartez, baserritarrak, mendizainak eta suhiltzaileak elkarlanean oteak eta sasiak erretzen aritu dira aste honetan Antzabal inguruetako larreetan. Programatutako erretze-lan hauei esker, lana baimen segurtasun eta erraztasun guztiekin egiteaz gain, etorkizunean inguru horretan gertatzen ahal diren kontrolik eta baimenik gabeko suteak zabaltzeko arriskua kendu dute.
TTIPI-TTAPA da Nafarroa Garaiko mendialdean dagoen euskarazko hamaboskari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aitzinera egiteko.