Baztan Ikastola inauteri aroan murgildu da

Ttipi-Ttapa 2021ko ots. 16a, 16:00

Astebetez makilak, mozorroak, musika eta dantzak girotu du Baztan Ikastola.

Ohiko ospakizunak ezohiko modura ospatu dituzte Baztan Ikastolako ikasle eta irakasleek. Santa Ageda bezperan, makilak eta kantuak izan ziren ospakizunaren iragarle, Orakunde eguna izan zen gero, eta mozorroekin borobildu dute astea. Bakoitzak gustuko duen modura egin ditu mozorroak, askatasunez eta sormena landuz. Orain, deskantsatzen eta indarberritzen ari dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun