Xabi Ibargarai erratzuarra buruz buruko pala txapelketatik kanpo gelditu da. Final laurdenetako kanporaketa jokatu zuen otsailaren 12an, ortzirale arratsaldean Bilboko Bizkaia pilotalekuan eta 3-0 galdu zuen Gordonen kontra. Bigarren partidan, hau ere txapelketakoa, Ibai Perezek 3-1 irabazi zion Necoli.
Finalerdietako ligaxkako lehen partidak otsailaren 19an
Finalerdietako ligaxkako lehen partidak otsailaren 19an, ortziralean 18:30ean jokatuko dituzte Bilboko Bizkaia pilotalekuan. Lehenbiziko partidan, Ibai Perez eta Gordon izanen dira aurrez aurre eta bigarrenean, Gaubekak eta Fustok, bi pilotari historikok, jokatuko dute elkarren kontra.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!