Otsailaren 13an, larunbatean, Orakunde egunaren seinale gisa Anizko haurrek arratsalde pasa polita izan zuten. Egun guztiko besta izan beharrean, arratsaldean jostetak izan zituzten, aurten artio egin izan diren batzuk eginez, bertze batzuek egokituz eta berriak sartuz: mimika, hitz debekatua, ezpainak leitzea... Josteten ondotik txokolate jatea izan zuten. Nahiz egun erdiko besta izan, eta desberdina, xarmanki pasatu zuten haurrek. Argazkia eta testua: Maitane Maritorena
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.