24 urteko gazte bat atxilotu dute Erratzun farola bat ebasteagatik

Ttipi-Ttapa 2021ko ots. 12a, 12:05
Farola furgoneta barrenean.

Antza, gazteak Erratzuko lur eremu urbanizatu bateko farola bat bere tokitik atera eta eraman zuen. Foruzainek jakinarazi dutenez, bizilagunen azalpenei esker, egilearen furgoneta atzeman zuten eta honek hasieran bertze herri batean utzita zegoen farola bat zela erran bazuen ere, hondarrean egindakoa onartu zuen.

24 urteko gazteari indarrez lapurreta egitea leporatu diote.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun