Baztanen bi herri-lur zatiren trukea onartu du Nafarroako Gobernuak

Ttipi-Ttapa 2021ko ots. 12a, 17:00

Argazkia: Ondikol.

Nafarroako Gobernuak hainbat udalerritako herri-lurren trukatzea onartu du, tartean bat Baztanen.

Ezkaldo inguruan 3.038 m2-ko herri-lur zatia Errekalde inguruko 5.228 m2-ko jabetza partikularreko bertze lur zati batekin trukatzea onartu du Nafarroako Gobernuak. Juan Kruz Iriarte mendiko zinegotziaren arabera «trukaketa honen helburua herritar baten nekazaritza eremua handitzea» da. Bigarren lur trukaketa Doñanean eginen da, 1.600 m2-ko jabetza partikularra 4.194 m2-ko herri-lurragatik. Trukaketa honen helburua «herri-lurren erdian zegoen lur zati isolatu bat egokiagoa zen bertze lur zati batengatik aldatzea» izan da.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun