Udaleko Kultura Batzordeak antolatuta, Zuhaitz Gurrutxaga telebista aurkezle ezagunaren Futbolistok bakarrizketa saio umoretsua izanen da otsailaren 21ean, igandean, Iruritan. Arratsaldean, 19:00etan, hasiko da emanaldia, Gizarte Bilgunean (gonbidapenak 18:30etik aitzinera eskuratu ahal izanen dira).
Sinopsia
Emanaldi horrek Gurrutxaga Real Sociedad futbol taldeko jokalari zeneko garaira eramanen ditu ikusleak eta bere lehen bakarrizketako zenbait pasarte berreskuratzeaz gain, denbora hartako beste hainbat bizipen eta anekdota azaleratuko ditu: umoregintzan, telebistan, antzerkian eta musikan izandako esperientzia, erraterako.