Baztan Kantuz egitasmoa Elbeten izanen dute otsailaren 21ean

Ttipi-Ttapa 2021ko ots. 19a, 09:00
Abenduan Anizen izan zuten hitzordua.

Herriko eta inguruko kantuzaleek Elbete musika doinuz eta ahots goxoz girotuko dute otsailaren 21ean, hirugarren igandean.

Otsailaren 21ean, eguerdian, plazatik abiatuta, Baztan Kantuz egitasmoa izanen dute Elbeten. 12:00etatik 13:00etara karrikaz karrika ibiliko dira eta nahi duen orori parte hartzeko gonbidapena luzatua diote: «etor zaitez, zain gaituzu!».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun