Elizondoko etxebizitza batean sutea izan da

Ttipi-Ttapa 2021ko ots. 11a, 16:10
Argazkia: Suhiltzaileak.

Elizondoko etxe bateko hirugarren solairuan gertatu da ezbeharra eta suak kalte materialak eragin ditu.

Sutea gaur eguerdian gertatu da eta momentu horretan etxebizitzaren barnean bederatzi lagun zeuden, horietatik lau adin ttikikoak. Itxura denez, berogailuak su hartu du baina ez da zauriturik izan. Oronoz-Mugairiko suhiltzaileek jakinarazi dutenez, beraiek ailegatu arte bizilagunak aritu dira su-itzalgailuekin sua itzaltzeko lanetan.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun