Elizondoko polizia-etxetik saihesbidera irteera berri bat egiteko 350.000 euroko aurrekontua onartu du Nafarroako Gobernuak

Ttipi-Ttapa 2021ko ots. 11a, 16:00

Lanek Irurita-Elizondo saihesbidera errazago ailegatzea ahalbidetuko du. Argazkia: Ondikol.

Nafarroako Gobernuak errepidea hobetzeko 13 lan egiteko 17,6 milioi euro gehiago inbertituko ditu. Lan hauen artean, Elizondoko foruzaingoaren polizia-etxeko ibilgailuentzat Irurita-Elizondo saihesbidera irteera berri bat egiteko lanak daude.

Elizondoko polizia-etxetik Irurita-Elizondo saihesbidera errazago ailegatzea ahalbidetuko du bide berri honek. Lanek 350.000 euroko kostua izanen dutela aurreikusi dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun