'Covid-19aren eragina emakumeon bizitzetan' hizpide astelehenean Elizondon

Ttipi-Ttapa 2021eko otsailaren 12a

Datorren astelehenean, otsailaren 15ean, 18:00etan Arizkunenean ariko da Jone Arrazola Maiztegi antropologoa.

Jone Arrazola Maiztegi gazte oñatiarra Gizarte eta Kultur Antropologian graduatua da eta Emakume eta gizonen arteko berdintasuna masterra egina du, biak Euskal Herriko Unibertsitatean. Emagin Elkarteko ikerlaria da, eta bere ikerketa lerroak memoria historikoa, zaintza lanak eta hirigintza dira. 2019an bere lehenbiziko liburua argitaratu zuen Oñatiko emakumiak errekadutan. XX. mendeko merkataritzaren etnografia feminista bat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun