Laxoa elkarteak antolatutako 21. Paxaka txapelketako final handia otsailaren 7an, igande arratsaldean jokatuko dute Iruritako Aranabia pilotalekuan. Lehenik, 17:00etan, hirugarren eta laugarren postua erabakitzeko lehia jokatuko dute eta ondotik jokatuko dute finala.
Hirugarren posturako lehia jokatuko Iruritako Xabi Barberenak, Guillermo Etxenikek eta Miguel Angel Iñarreak, Iruritako Oskar Urrutia, Arraiozko Aritz Alunda eta Iruritako Mikel Sagasetaren kontra jokatuko dute.
Final nagusian, Iruritako Gorka Urtasun eta Egoitz Prim eta Elizondoko Juan Mari Maia, Erratzuko Manu Irigoien, Arraiozko Mikel Mindegia eta Erratzuko Kaiet Itoitzen kontra ariko dira.