Baztan Haur Eskolan ordezkapen zerrenda osatzeko deialdia egin dute

Ttipi-Ttapa 2021ko ots. 4a, 20:00

Baztan Haur Eskolan ordezkapen zerrenda osatzeko deialdia egin dute. Zerrendan izen-eman nahi dutenek Goi Zikloko Haur Hezkuntza edota Haur Hezkuntzako gradua izatea ezinbertzeko baldintza izanen da, eta euskara maila C1 tituluaren bidez egiaztatu beharko dute (EGA edo baliokidea).

Hautagaiak baztandarrak izatea hobetsiko dute, nahiz eta ezinbertzeko baldintza ez den izanen. Informazio gehiago 667 80 83 95 telefonoan edo haureskola@baztan.eus e-mailean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun