Etxeko bigarren garaipenaren bila zelairatuko da larunbatean Baztan futbol talde nagusia

Ttipi-Ttapa 2021ko ots. 5a, 07:00

Baztan futbol taldeak duela bi aste garaipena lortu zuen Giltxaurdin Fontellasen kontra. Argazkia: Juan Mari Ondikol

Sailkapenean bigarrena den CD Ardoiren kontra jokatuko du Giltxaurdin 16:00etan

Duela bi aste lortu zuen etxeko lehen garaipena Baztan futbol talde nagusiak eta larunbat honetan emaitza hori errepikatzeko asmoz zelairatuko da Giltxaurdira, CD Ardoi taldearen kontra. Eskubaloian, Baztango BKT eskubaloi talde nagusia igande eguerdian ariko da Atarrabian.

FUTBOLA

Hirugarren mailan

  • Baztan – CD Ardoi, larunbatean 16:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

ESKUBALOIA

Emakumeen Liga

  • Gurpea Beti-Onak - Baztango BKT, igandean 12:00etan Atarrabiako Indurain Anaiak kiroldegian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun