Uholdeak-Klaustrofilia erakusketa programak, arte garaikidea Nafarroako lurralde osoan zabaltzea, tokiko artistak ekoizpenetik haratago ezagutaraztea eta herritar guztiei arte garaikidearen planteamenduak gerturatzen laguntzea du helburu. Erakusketa hau Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean ikusgai izan da ilbeltzaren 23tik otsailaren 13ra, astelehenetik larunbatera 17:30etik 19:30era. Ondotik Tafallara eramanen dute eta ekainean Tuterara.
Klaustrofilia kontzeptuak «babestuta gaudenean sentitzen dugun segurtasun eta lasaitasun sentipen atsegina» adierazten du. Klaustrofilia, borondatezko edozein konfinamendurekin lotuta dago. Erakusketa programak, giza existentzia autoerreferentzialaren uste faltsuaren inguruan gogoeta egiten du, bere baitan itxita, historikoki osatu eta baldintzatu duten prozesu naturaletatik kanpo.
Erakusketan, Iranzu Antona, Inés Aubert, Mirari Echávarri, Víctor Masferrer, Txuspo Poyo eta Iosu Zapata artistek hartuko dute parte. Erakusketaren erdian liburutegi ilauna aurkituko dugu. Liburutegi ilaun, iragankor, honetako liburuek erakusten dute nola Kulturaren ahots baimendua natura hitzarekin ezagutzen dugun horretara, landa-ingurunera eta lurraldera gerturatu den. Liburutegiak utopiei eskainitako atal bat ere badu, agian klaustrofiliaren adierazpen gorena irudikatzen duen generoa.