Zigatik aipatu dutenez, «inauteriek berea dute kolorea eta umorea! Aurtengoan, beraz, kolorea etxeek hartuko dute eta umorea norberak mantendu beharko du, gauden egoerari aitzin egiteko». Argazkiak azken urteetakoak dira, besta polit honen oroigarri gisa. Argazkietan elkarteko gosaria, etxez etxeko ibilbidea eta frontoiko dantzaldia ageri dira.