Elizondoko herritik jakinarazi dutenez, aurtengo egoera dela eta, otsailaren 11ko Orakunde eta otsailaren 12 eta 13ko inauterietako ospakizunak bertan beheiti geldituko dira. Hala ere, egun berezi hauek pixka bat alaitzeko, «Orakunde egunean zuen leiho eta balkoiak apaintzera» animatu dituzte herritarrak Elizondoko alkateak eta kargodunak.