Denboraldiko lehen garaipena lortu du Baztango BKT eskubaloi talde nagusiak

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2021ko ots. 1a, 07:00

Baztango BKTko emakumeak kontent Elizondoko kiroldegi atarian, denboraldiko lehen partida etxean jokatu eta irabazi ondotik.

Baztan futbol taldeak, aldiz, galdu egin zuen Noainen

Denboraldi honetan lehen aldiz Elizondoko kiroldegian jokatu dute Baztango BKT eskubaloi taldeko seniorrek. Larunbatean jokatutako partidak erraz nagusitu ziren BM Ardoi taldearen kontra (24-12). Futbolean, aldiz, Baztanek galdu egin zuen Noainen.

FUTBOLA

Hirugarren mailan

  • FC Bidezarra 1 – Baztan 0

ESKUBALOIA

Emakumeen Liga

  • Baztango BKT 24 – BM Ardoi 12
Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun