Denboraldi honetan lehen aldiz etxean jokatuko dute Baztango BKT eskubaloi taldeko emakumeek

Ttipi-Ttapa 2021ko urt. 29a, 09:00
Baztango BKTko eskubaloi talde seniorrak Elizondon jokatuko du aspaldiko partez. Gehienez ere 68 ikusle sar daitezke kiroldegian.

Elizondoko kiroldegian jokatuko dute BM Ardoi taldearen kontra, larunbatean 19:00etan eta aitzinetik ‘Afority’ aplikazioaren bidez lekua eskatu beharra duten 68 ikusle sartuko dira gehienez

Joan den larunbatean jokatu zuen denboraldi honetako lehen partida Baztango BKTko eskubaloi taldeak Iruñean. Larunbat honetan, berriz, lehen aldiz Elizondoko kiroldegian jokatuko dute, BM Ardoi taldearen kontra. Gehienez ere 68 zalek izanen dute partida zuzenean ikusteko aukera. Horretarako, aitzinetik Afority aplikazioa telefonoan instalatu eta partida horretarako lekua galdegin beharko dute. Futbolean, Baztanek Noainen jokatuko du partida larunbatean.

FUTBOLA

Hirugarren mailan

  • FC Bidezarra – Baztan, larunbatean 16:30ean Noaingo Bidezarran.

 

ESKUBALOIA

Emakumeen Liga

  • Baztango BKT – BM Ardoi, larunbatean 19:00etan Elizondoko kiroldegian

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun