Andoni Egaña bertsolari ezagunak, Jon Ostolaza soinujolearen laguntzarekin, bere bizitzari loturiko bertso sortak kantatuko ditu otsailean Elizondon izanen den Niretik bertso saioan.
Baztango Udaleko Kultura Batzordeak antolatutako hitzordua otsailaren 7an, lehenbiziko igandean, izanen da Arizkunenea kultur etxean. Saioa 19:00etan hasiko da eta, osasun neurriak betetzeko edukiera mugatua izanen denez, sartu ahal izateko gonbidapena beharko da. Egunean bertan, 18:30etik aitzinera, jarriko dituzte eskuragarri.