Azpilkuetako Zuaztoi auzoan premiazko lanak egin behar izan ditu Baztango udalak, auzoko bidearen zati batean zuloka arriskutsua agertu delako. Ura bideratzeko hodia leherturik, horko urak bidearen azpia jan du, bidea airean utziz. Modu horretan, egindako lanarekin bidearen azpia saneatu, eta ondotik bete egin dute. Akitzeko, bidea eusteko harrizko lubeta eraiki dute.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!