Xabi Ibargarai erratzuarrak parte hartuko du buruz buruko pala txapelketan

Ttipi-Ttapa 2021ko urt. 27a, 13:00
Buruz buruko pala txapelketaren aurkezpena egin zuten asteartean Bizkaia pilotalekuan. Eskuinetik hasita bigarren, Xabi Ibargarai erratzuarra. Erdian, gorriz, Gaubeka gaur egungo txapelduna. Argazkia: Innpala

Denera bederatzi palista ariko dira larunbatean hasita eta martxoaren 13an jokatuko da finala

Bederatzi pilotarik parte hartuko dute ilbeltzaren 26an aurkeztu den buruz buruko pala txapelketan. Horien artean egonen da Xabi Ibargarai erratzuarra, duela bi urte lortu zuen txapela berreskuratu asmoz.

Txapelketako lehen norgehiagoka ilbeltzaren 30ean, larunbatean 17:00etan hasiko den jaialdiko bigarren partidan jokatuko dute Ibarguren eta Del Riok. Partida honen irabazleak Gaubeka gaur egungo txapelduna izanen du esperoan final laurdenean. Otsailaren 5ean jokatuko da bigarren partida hau, baita Fusto eta Urrutiaren artekoa. Otsailaren 13an sartuko da jokoan Xabi Ibargarai eta Gordon izanen du arerio. Aitzinetik, egun berean, Necol eta Ibai Perez izanen dira aurrez aurre Bizkaia frontoian.

Final laurdenetako irabazleek finalerdietako ligaxka otsailaren 20an, 27an eta martxoaren 6an jokatuko dute eta final handia eta hirugarren eta laugarren postua erabakitzeko lehia martxoaren 13an.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun