Belate eta Almandozko tuneletako errei bat trafikoarentzako itxita egonen da bihar mantentze-lanak egiteko

Ttipi-Ttapa 2021ko urt. 25a, 16:30

Ilbeltzaren 26an (asteartea) 08:00etatik 18:00etara Belateko eta Almandozko tuneletan Irun aldera doan erreia itxiko dute.

Azken asteetako eguraldi txarrak errepidean hainbat zulo sortu ditu eta hauek konpontzeko lanak bihar eginen dituzte. Bihar, asteartea, trafikoa Belateko mendatetik desbideratuko dute, NA-1210 errepidetik, 08:00etatik 18:00etara. Iruñerako noranzkoa duen erreiak zabalik segituko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun